Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Hezkuntzarako teknologia iliberalg — 2008-10-23 GTM 1 @ 13:40

Interneten hezkuntzarekin erlazionaturiko informazio pila aurki dezakegu, adibidez, haur hezkuntzaren dekretu hau:

1. artikulua. Aplikazio esparrua.

Foru dekretu honek ezartzen duen Haur Hezkuntzaren bigarren zikloko curriculuma Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko, ikastetxe pribatu eta ikastetxe pribatu itundu guztietan izanen du indarra.

2. artikulua. Printzipio orokorrak.

(http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2007/51/Anuncio-0/)

Web 2.0 deiturikoek erreztasun asko eskeintzen dituzte jendearen arteko harremanak sendotzeko. Hemen azalpen bat ikusten dugu:

Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio elkartrukaketan oinarritzen diren Interneteko web zerbitzuak definitzeko sortutako terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

(http://eu.wikipedia.org/wiki/Web_2.0)

Bideo hau oso langungarria da web honen garapena ikusteko:

(http://es.youtube.com/watch?v=3jG5343JGNY&feature=related)

Bideo honetan interneten garapena ikus dezakegu:

(http://es.youtube.com/watch?v=aD4XtZqJu-U)

   Nire ustez, teknologia oso baliagarria da gaur egungo gizartean eta hezkuntzan hain zuzen ere. Ikasleei erraztasun asko eskeintzen dizkie behar duten informazioa bilatzeko orduan. Gainera, informazio hori oso azkar lor dezakete interneti esker. Irakasleentzat ere hobekuntza bat da, ariketak edo azterketak prestatzeko, momentu batean egin dezaketelako. Web 2.0 delakoak ere oso baliagarriak dira, ikasleen artean informazioa elkar trukatzeko. Hala ere, web hauek alde negatibo bat dute, izan ere, askotan, erabiltzaileak "engantxatu" egiten dira, eta denbora aurreztu beharrean galtzen dute. Baina orokorrean esan dezaket teknologia hezkuntzarentzat aurrerapausoa dela, beraz, ezinbestekoa da gaur egun hezkuntza teknologiarekin erlazionatzea.

Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>